jueves, 7 de diciembre de 2006

INDEPENDENTZIA ZERGAITIK?

Euskal Herria herria eta nazioa da.

Herria: errealitate soziologikoa da, zenbait elementu objetiboz eta subjetiboz osatuta dagoena. Elementu objetiboak: kultura, hizkuntza, geografia, historia, baloreak, erakundeak; Elementu subjetiboak: singulartasuna eta integrazioaren kontzientzia.

Nazioa: bere izaera babesteko egitura politiko propioak sortu nahi dituen herria da Euskal Herria.

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundetik, Europar Batasunean kokatuta eta 7 lurraldeak bilduko dituen Euskal Estatu independiente baten sorrera bultzaten dugu. Euskal Errepublika soziala alegia.

Errepublika: Monarkiarik ez! No a los privilegios hereditarios!

Egungo Marko juridiko- politikoa AGORTUTA dago.


? Independentzia zertarako? :
Euskal autogobernuaren esperientziak burujabetasunaren itzelezko onurak frogatu ditu. Independentziak ahalmena emango liguke, besteak beste, gure legeak egiteko, gure zergak jaso eta ongizate estatuan oinarrituz gastu eta inbertsioak zuzentzeko, enplegua bultzatzeko, etxebizitzen inguruko politika sozialagoa eraikitzeko, bizi-maila hobetzeko, zerbitzu, azpiegiturak, hezkuntza politikak askatasun osoz ezartzeko. Guzti hau gure herriaren interes eta behar zehatzen arabera egitura politiko propio baten bitartez. Gainera, merkatu legeen kriterioen menpeko mundu global eta uniformizatzaile honetan, ahal duten herri guztiek eratzen dituzte zenbait mekanismo haien izaera babesteko (bai alemaniarrak, bai esloveniarrak... denek). Beraz euskal izaera, kultura eta nazioaren biziraupenerako eta modernizaziorako ezinbesteko tresna dugu estatu propioa.

Independentziak ahots propioa emango liguke Europar Batasunean, beste estatu guztiekin batera gure interesak defenditzeko.


? Independentzia politiko eta ekonomikoaren bidegarritasuna:
Azken urteotan estatu independiente berri asko sortu dira, hauetariko batzuk Europan bertan. Egun munduan 2.500.000 biztanle baino gutxiagoko 58 estatu dago. Euskal Herriak (Lapurdi, Zuberoa, Behe Nafarroa, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba) 3 milioi biztanle inguru ditu.
Europar Batasunean: [lista de los estados de la camiseta: herria eta biztanle kopurua taulatxoa].

? Independentziaren onurak:
Aukera emango liguke hiritarren benetako arazoetatik hurbilago dauden politikak burutzeko. Baliabide- bolumen handiagoa burutzeko. Diru hori hiritarrentzat errentagarriagoak diren beste helburu sozial batzuetara bideratzeko, gizarteak markatzen dituen lehentasunak edota premiak kontuan izanik. Gainera, herri txikien administrazioak, hiritarrengandik gertuago dira, eta beraz, kontrol demokratiko handiagoa izaten da, eta beraz, ustelkeria gutxiago eta diru xahutze gutxiago ere, estatu txikiak eta handiak alderatuta ateratzen diren datuek agerian uzten duten bezala.

http://www.gazteabertzaleak.org

No hay comentarios: