viernes, 10 de junio de 2005

Gazte Abertzaleak-ek Espainiar gobernuari Euskal Herriaren autodeterminaziorako eskubidea onartuko duen argitzeko eskatzen dio


2005/6/9

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia heldu dela uste du eta zentzu horretan alderdi sozialistari behingoz euskal gatazkaren bukaerarako zein den bere apustua argi eta era gardenean azaltzeko eskatzen dio. Gazte erakundearen ustez, azken egunetan ETAren balizko tregua eta negoziazio prozesu baten hasieraren inguruan sortutako itxaropenak ez dira gatazkaren bukaeraren sinonimo, izaera politiko sakoneko arazo baten aurrean aurkitzen garelako. Zentzu horretan, GAk Madrilgo exekutibo sozialistari munduko nazio guztiek duten autodeterminazio eskubidea Euskal Herriari onartuko dion ala ez argi adierazi dezala eskatzen dio. Behar bizikoa da Euskal Herriarentzat horren garrantzitsua izan daitekeen momentu honen aurrekoetan, espainiar gobernuak Euskal Herria aitortzea eta bide batez demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartzea.

Gazte Abertzaleak-ek adierazi nahi du bide batez, multipartitoa izan behar duen prozesu bati, elkarrizketa bidezko irtenbidearen oinarriak jarri behar dituena, bere bermea eta sostengua ematen diola. Zentzu horretan, erakunde independentistak Euskal Herriarentzat autodeterminazio eskubidea beharrezkoa den helmugatzat hartzen du.

No hay comentarios: