viernes, 29 de julio de 2005

IRA-ren iragarkia eta gero hainbat erreflexio


Eusko Alkartasunaren izenean Irlandako herriari zorionak eman nahi dizkio IRA-k indarkeria uzteko eta bide politikoak soilik erabiltzeko hartutako erabakiagatik. Iragarki honek garrantzi handia dauka, ez bakarrik irlandarrientzat baizik eta Europan eta mundo osoan, baina batez ere, oraindik ere elkarbizitzarako soluzio baten bila gabiltzan herriontzat, eta indarkeria jasaten ari gara.

IRA-ren erabakia Euskal Herriarentzat eredu izan behar du. Orain arte Irlandako prozesua erreferente bat izan da guk bakea eta normalizazio politikoa lortzeko egin izan ditugun saiakera guztietan, eta are gehiago orain, Irlandan arrakasta gertu daukatela. Honek gure esfortzuengan konfidantza haunditzen du, eta jatorri politikoko indarkeria gatazketan elkarrizketa eta negozioazio politikoa ezinbesteko tresnak direla agerian uzten du.

Animatzen dugu ETA IRA-ren eredua jarrai dezala eta alderdi politikoei prozesu hartan indar politikoek erakutsi duen ausardia eta konpromezua jarrai dezatela eskatzen diegu.

Argi geratu da gatazken konponbiderako borondate politikoa dela baldintza nagusia. Bakea posiblea da, guztion esfortzuaren ondorioz, inolako bazterketarik gabe.

Beraz, lau dira atzoko berriaren konklusio nagusiak, EA-rentzat:

1. BORONDATE POLITIKOA: Konponbidea borondate politikoan datza.
2. BAZTERKETARIK GABEKO ELKARRIZKETA: Bazterketarik gabeko elkarrizketa da akordio politico sendo baterako baldintza nagusia.
3. ALDE GUZTIEN PARTEHARTZEA: Erabat beharrezkoa da konponbidean gatazkaren alde guztiak parte hartzea, soluzioa behin betikoa izan dadin. Honela bakarrik tratatu daitezke indarkeriak gizartean uzten dituen ondorioak.
4. PROZESU LUZEAK, GORA-BEHEREKIN. Sakoneko prozesu politikoen konponbidea prozesu luze eta zaila izaten da, eta askotan oztopo larriak gainditu behar dira.


Momentu honetan Euskadin prozesu posible baten atarian besterik ez gaude, gure esfortzuen arabera sendotu daiteke aukera hau. Interlokuzio prozesua hasi beharra dugu.

Guztion erantzukizuna da, eta beti kontrako jarreran ipintzea edo desestabilizazio estrategiek ez dute bide honetan leku. Egoeraren ahultasuna oinarri tinko bihurtu behar dugu, eszenario berri bateruntz, eta saiakerak pausu erabakior bihurtu behar ditugu hemen ere pazifikazio eta normalkuntza politikarako prozesu batean sartzeko.

Eusko Alkartasunan bide honetatik lan egiten jarraitzeko gure konpromezua adierazten dugu, eta orain arte bezala, gatazkaren konponketarako aurretik sortu beharrezkoa den distentsio politikoa erraztu ahal duten ekimen guztietan parte hartzen jarraituko dugula zin eginen dugu, Nazio Eztabaidagunean, Elkarrin, legebiltzarrean eta beste hainbat foroetan.