lunes, 11 de septiembre de 2006

BODYBOARDA - Sopelana Movistar Pro, irailaren 14tik aurrera


Europako Bodyboard zirkuituaren proba jokatuko da irailaren 14tik 17ra bitartean Bizkaiko herrian.

Europako Bodyboard zirkuituaren Sopelana Movistar Pro proba jokatuko da Sopelanan irailaren 14tik 17ra bitartean. Proba IBA Tour Munduko Txapelketarako puntuagarria da.

Nazioarte mailako bodyboard kiroleko izar nagusiek hartuko dute parte eta euskaldunak ere bertan ikusteko aukera izango dugu: David Perez (Munduko Txapelduna 2004. urtean), Aritz Larrinaga, Antonio Ortiz, Eunate Agirre, Jon Ander Bengoetxea, Alex Sebastian, Alex Uranga eta Beñat Elosua.

Organizazioak 12.000 euroko sariak eta munduko zirkuituaren sailkapenerako 750 puntu banatuko ditu.

No hay comentarios: