miércoles, 27 de septiembre de 2006

Sopelaren izenaren inguruan


Adrian Rojo Legarra. Sopela
http://www.deia.com/es/impresa/2006/09/26/bizkaia/iritzia/292689.php?despiece=2

Benetan penagarria da Sopelako udaletxeko euskeraren erabilerea. Herri beraren izenaz hasita betiko auzoen bazterketara arte, trafiko seinaleen aka-tsetatik eta teknikari barri biri eskatzen jaken euskera mailatik pasaturik. Orain direla urte ba-tzu udaletxeko baten bati gogoratu jakon herrian berton eta Uribe Kosta osoan erabiltzen dan izena ta Euskaltzaindiak berak onartzen dauan izen bakarra, hau da, Sopela, ez dala ezer. 2004ean udaletxe triste honetako kargu batek esan eustan "Sopela" ez dala ezer, "Portu" Portugalete izena labur-tzeko ezer ez dan moduan eta Lope Garzia de Salazar’ek beraren testuetan "Sopelana" idazten euala, ahaztuta, aurki, erromantzez idazten euala, ta ez euskeraz. Ez ete dakie "filologo" honeek euskeraz joera unibertsala dagoala, leku izenen kasuan araua dana, salbuespenak salbu, bokaleen arteko "n"a galtzen, inguruko bokaleen arteko "n"dun herrien moduan (Lejona= Leioa, Lemoniz= Lemoiz, Laukiniz= Laukiz, e.a.)?
Antza dagoanetik, herritarrok betatu egin behar doguz udaletxearen arauak (OTA, esate baterako), udaletxeak, ostean, Euskaltzaindiarenak ez. Eta haulantxe ahal da!
Beste gauza bat da errepide berrien norabidea iragartzeko ipini dituen seinaleak: "Sopelana sur/hegoaldeak (sic)". Hau handikeria! Ugeraga edo Iberre auzoen izenak erabili beharrean, modu honetan bultzizkadatxu bat emon ahal izanaz auzooi, hauneek bere munduan dira ta.
Hirugarren aferaz ez nago ondo enteradurik baia. Udaletxeak hartu ei ditu, edo hartu gura ditu teknikari bi kultura arloan aritzeko eta 2. profila lautarik baino ez ei deutse eskatzen. Egia bada harritzekoa, ezta? Hauxe da Sopelako PNVren euskerarekiko maitasuna.

No hay comentarios: