miércoles, 25 de octubre de 2006

Euskal Herria Estrasburgon. EFAY manifestua


Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, zuzentzen duen EFAY-k (European Free Alliance Youth, ALE-ren gazte erakundea alegia) Euskal Herriak bizi duen bakegintza eta normalizazio politikorako prozesua Europara darama baita ere eta biharko Europar Parlamentuko ekitaldian ere bere presentzia izango du.

EFAY-ren manifestua:

EFAY-k bere babesa ematen dio Euskal Herriak bizi duen prozesuari. Demokraziaren, bere mekanismo eta instituzioen erabilpena gatazka politikoa konpontzeko tresna da. Zentzu honetan, pozik azaltzen gara bihar, urriaren 25ean, Eurokamarak Estrasburgon ospatu behar duen Euskal Herriko bake prozesuaren inguruko eztabaidaren aurrean. Konbentzituta gaude argi geratuko dela bertan Eurokamararen babes zabala duela prozesuak eta aurka daudenak oso gutxi direla Europan.

Europarentzat Euskal Herriak espainiar eta frantziar estatuekin bizi duen gatazka politikoa espainiar estatuaren barneko kuestio izateari utziko dio bihartik aurrera. Nazioarteko babesa prozesuarentzat aurrerapausu esanguratsua da eta beste gatazka batzuekin gertatu dan bezala, bere konponbidean bultzada suposatuko duela uste dugu.

Europar Parlamentuak, Batasuneko hiritar guztiak ordezkatzen dituen instituzioak, prozesuaren gainean zeozer esan dezala garrantzi handikoa da, are gehiago prozesu horrek bere lurraldeko zati batera pakea eraman dezakeenean. 1994. urtean Ipar Irlandako prozesuari babesa emateko mozioa aprobatu zuen Europar Parlamentuak eta momentu horretan inor ez zen ausartu eurokamarako funtzionamendu demokratiko eta normalari boikota egiten.

www.gazteabertzaleak.org

No hay comentarios: