martes, 3 de octubre de 2006

Maniobra militarrak


Gazte Abertzaleak-ek egunotan Euskal Herrian burutzen ari den maniobra militarren helburua zein den galdetzen du, espainiar Gobernuak ondo bait daki ekintza hauek behin eta berriz euskal gizarteak onargaitzat jo dituela.

Erakunde independentistak praktika hauen anormalitatea azpimarratzen du, are gehiago euskal gizartea bakegintza eta normalizazio prozesu batean murgilduta aurkitzen denean.

Era berean, GA-k gatazka politikoen desmilitarizazioa kontzeptuaren zentzurik zabalenean defendatzen du, hots, euskal eszenatokian erakunde militarren presentziak, estatuen ejerzitoena edo beste mota batetako erakunde militarrena, ez du Euskal Herriak espainiar eta frantziar estatuekin duen gatazka politikoaren konponbidean batere laguntzen.

http://www.gazteabertzaleak.org

No hay comentarios: