jueves, 1 de marzo de 2007

GAren IX:Nazio Biltzarra


Azken asteburu honetan Gazte Abertzeak-eko kideok Lassturren(Deban) bildu gara gure IX.nazio biltzarra egiteko.
Hurrengo bi urteetarako ildoak zehaztu ditugu bai politika nazionalean- gure herriak bake eta normalizazio gaietan bizi duen egoeraren aurrean- bai politika sozioekonomikoan- gazteok bizi dugun egoeran aurrean. Era beran, gure erakundearen antolakuntzan eragin handia izango duen aldaketa sakon bat hasi dugu: probintzien araberako antolakuntza eredua gainditu eta ardatz nazional eta lokaletan oinarrituz egitura berriztu.
Larunbatean estatutuak eta ponentzia politiko eta sozioekonomikoak eztabaidatu genituen; eztabaida oso aberasgarria izan zen , kide ezberdinok eginiko zuzenketak izan genituen jatorrizko testuak osatuz.
Igandean, aho batez hiru ponentziak onartu ondoren, Nazio Batzorde eta Bermapide Batzorde berriak hautatu genituen. Harkaitz Millan Idazkari Nagusi aukeratu genuen eta berarekin batera beste bost lagunok osatzen dugu Nazio Batzordea hurrengo bi urteetaroko, ni neu Finantza Idazkaria izango naizelarik; Bermapide Batzordea hiru kidek osatzen dute.
Hemendik nire eskerrik beroenak orainarteko Nazio Batzordeko kideei, lan oso ona egin dutelako, benetan. Eskerrak ere gugan konfidantza jarri duzuen guztioi, lana ondo egitea espero dugu.
Leire Pinedo
http://www.leirepinedo.net

No hay comentarios: