sábado, 17 de mayo de 2008

Gazte Abertzaleak Legutianoko atentatuaren aurrean


Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur Legutianon izandako goardia zibilaren kuartelaren kontrako erasoa erabat gaitzesten du.

Gazte Abertzaleak erakundeak bere elkartasuna erakutsi nahi dio hildako goardia zibilaren familiari eta bere doluminik bizienak helarazten dio. Era berean, zauritutako goardia zibilaren errekuperazioaren zain geratzen da eta bere familiari ere babesa eskaini nahi dio.

Gazte Abertzaleak erakundeak alderdi politiko guztiei eskatzen die baldintzarik gabeko elkarrizketa has dezaten, horrela ETAri bizkar emateko eta elkarrizketa gatazka konpontzeko bide bakarra dela erakusteko ezker abertzaleari. Gazte abertzaleak-ek azpimarratu nahi du giza eskubideen urraketa ezin dela inoiz Herri baten askatasuna lortzeko estrategia izan. Horrexegatik hain zuzen, Gazte Abertzaleak-ek ETAri eskatzen dio behingoz eta betirako borroka armatuari uko egiteko.

Gazte Abertzaleak-ek atentatua gaitzesteko manifestazio eta konzentrazio oro sustatzen du.

No hay comentarios: