lunes, 2 de mayo de 2011

Herri bezala erantzuteko unea da


Espainiako Tribunal Gorenaren BILDUren aurkako ebazpena ezagutu eta gero, maiatzaren 3rako mobilizazio eguna bihurtzeko deia egin dute. Ez da beste aldera begiratzeko unea. Ez da ilegalizazioaz probesteko unea. Ez da inpotentzian edota etsipenean murgiltzeko unea. Askatasun demokratikoen aurkako gurutzadari herri bezala aurre egiteko unea dela azpimarratu dute.

Sopelan ere, Gernikako Akordioaren sinatzaileek eta bere atxikimendua eman duten eragileek datorren maiatzaren 3an konzentrazio bat egiteko deia luzatu dute. Kontzentrazioa Sopelako Udaletxeko plazan izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

BILDUk bihar bere balorazioa egingo du eta konpromisoak eskatuko ditu. Bitartean mobilizazioarekin eta lanarekin aurrera jarraitzeko ordua da. Eskubide zibil eta politikoak zapalduta dauden honetan jendearen konpromisoa indartu behar da. Herritarron ordua da. 3an denok kalera.