jueves, 2 de junio de 2005

Europari bai, Konstituzio honi...EZ!

Gazte Abertzaleak, EA-ren gazte erakundetik, Europari BAI esaten diogu eta Konstituzio Tratatu honen aurrean EZezko botu konstruktiboa bultzatzen dugu.



Gazte Abertzaleak erakundetik beste Europa baten aldeko apustua egiten dugu:

• Herrien europaren alde.
• Autodeterminazio eskubidea onartzen duen Europaren alde.
• Hizkuntza eta kultura guztiak maila berean onartzen eta errespetatzen dituen Europa baten alde
• Eta Justizia Soziala eta Ongizate Estatua bermatzen dituen Europa baten alde.


Konstituzio honek ez ditu elementu hauek aurreikusten. Europar Batasunaren oinarrizko printzipioak eta planteamenduak ez dira ezertan aldatzen.

• Estatuen eta Estatuentzako Europar Batasuna izaten jarraitzen du.
• Estaturik gabeko nazioen partehartze zuzenak Estatuen nahiei lotuta jarraitzen du.
• Autodetreminazio eskubidea ez du aurreikusten.
• Hizkuntzei dagokienez ez da ezer aldatzen, hau da, hizkuntza ofizialak Estatuenak soilik izango dira.
• Eskubide sozialak ez dira Konstituzio honetan Europar Batasuneko beste zenbait Konstituziotan egiten dan bezala biltzen.
• Ez du Ongizate Estatua bermatzen. Zenbait arlo sozial eta fiskaletan betu eskubidea ezartzen du.


Guzti honengatik eta beste Europa bat posible dalako, Europari BAI esaten diogu eta Konstituzio tratatu honen aurrean Ezezko botua eskatzen dugu.

No hay comentarios: