martes, 19 de septiembre de 2006

Sopelanako turismoko informazio bulegoek 7.000 bisitari baino gehiagoei arreta eman diete


Jasotako informazio eskaera gehienak ostatuari, turismo eskaintzari edo garraiobideei buruz izan ziren

Sopelanako Udalak udaletxeko beheko solairuan eta Larrabasterrako metro geltokiaren aloban kokaturik dituen turismoko informazio puntuek 7.200 pertsonei arreta eman zieten pasadan irailaren 15era arte, pasadan urtean jasotako datuekin konparatuz %20ko gehikuntza suposatzen duena, eta ia %94koa 2004ko datuekin alderatuz. Gehikuntza hau denbora tarte honetan eman den turistei arreta emateko baliabideen handitzeari esker gertatu da. Udal informazio zerbitzuek abuztuan jaso zituzten eskaera gehiago, 2.800 pertsonek laguntza eskatu zutelarik.

Bisitarien jatorriari dagokionez, Bizkaiatik eta Euskal Herriko beste tokietatik etorritako pertsonez gain, frantsesak izan ziren informazio gehiago eskatu zutenak. Ondoren, kataluniarrak, madrildarrak, britaniarrak, italiarrak eta alemaniarrak izan ziren bisitari nagusienak. Bereizgarria da Castilla eta Leoitik eta Andaluziatik etorritako bisitarien gehikuntza.

No hay comentarios: