lunes, 18 de mayo de 2009

SOPELAKO HERRIARI: HAMAIKA ARRAZOI, HELBURU BAKARRA

Greba beharrezkoa da patronalaren harrokeriak eta banketxeen diru zalekeriak sortutako egoeragatik. Hori dela eta greba egiteko deialdia egiten dugu. Egungo eredu ekonomikoak dakarren bakarra aberatsak direnei etekinak eta pobrezia beste guztiontzat.

Datuak esanguratsuak dira oso:

· 29.900 lanpostu suntsitu ziren Hego Euskal Herrian iaz.

· Uribe Kostan 200 langile baino gehiagorekin soilik sei enpresa geratzen dira.

· Uribe Kostan 2009ko otsailean egindako kontratuen %89ak, behin behinekoak izan dira.

· 2008ko otsailetik 2009ko otsailera, langabeziak %20 baino gehiago egin du gora.

Neurri fiskal berriak euren alde eskatzen dute, enpresariek publiko aurrekontuetara egiten duten ekarpena inoiz ez bezala murriztu dutenean. Europan azken postuan gaude bai presio fiskalean, baita gastu sozialean ere. Gehiengo soziala osatzen dugunon eskubideak bermatzea izan behar du lehentasuna, eta ez banku eta enpresario handienak bermatu.

Kapitalismoaren krisi honi ematen ari zaion erantzun bakarra, kapitalismo gehiago da. Horrek honaino ekarri dizkiguten tresna berberei indar gehiago ematen dio. Diru publiko gehiago esku pribatuetan utzi eta merkatu laborala ahuldu.

Eredu ekonomiko eta sozialaren oinarriak dira aldatu behar ditugunak, gaur gaurkoz inposatzen zaigun eredua auzitan jarriz. Enpleguaren defentsa eta aberastasuna banatzea ekarriko duten politika publikoak martxan jartzea da eskatzen duguna. Horiek dira krisiari aurre egiteaz ari garenean, eztabaida politiko eta ekonomikoaren erdigunean kokatu behar ditugu bi klabeak.

Erantzun orokor eta zabala emateko deia egiten dugu egoera honi amaiera emateko, enpleguaren defentsa aberastasunaren banaketa eta bertoko eredu ekonomiko eta sozialean oinarritua beharko litzateke.


Sopelan KONTZENTRAZIOA, 10:00EAN UDALETXEKO PLAZAN

Sopelako ELA, LAB, ESK eta Sopelako EA, Berdeak, Ezker Abertzalea, Asociación de Vecinos, Gazte Abertzaleak, Gazte Asanblada, Plaza Beltza, Ikasle Abertzaleak, Sección Sindical de LAB de Ikastola Ander Deuna,Sección Sindical Udal Euskaltegia



No hay comentarios: